XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IZKIRIMIRIAK

MIRARIA

Alako moskorr purrukatu bat Lourdes'en izan zan.

Andik bere errira biurtu zanean lagun batek bere bizkarretik par egin naiaz, galdetu zion.

-- Kaxo! Marariren bat ikusi izango dek Lourdes'en.

-- Bai, ta arrigarria gañera; uda edan asi zidatek!

MOSKORRAK

Pello ta Anton kalean moskortuta zijoazen.

Gutxien uzte zutenean biak lurra jo zuten.

Orduan Anton'ek illargia ikusita Pelo'ri galdetzen dio:

- Aizak, Pello.Zer dek izar ori.Eguzki ala illargia?

- Ez nikek ba esango orixe, ez nauk erri ontako ta.

MOSKORRA ( ipuia )

Bein batean deabruak esan zion gizon baeri:

- Il bearrean zera berealaxe... Bañon nik luzetuko dizut bizitza, baldin iru oetako bat egiten ba'dezu; zure aita il, zure arreba makildu edo ardoa edan.

- Zer egin? - esaten zuan bere artean gizonak.

- Bizitza eman didan aita il?... Nere arreba zigorka ondatu?... Lotzagarri izango litzake! Ardoa bai, edango det...

Eta ardoa edan zuan.

Bañan moskortu zanean makilka ondatu zuan arreba eta aita il zuan.

SENDAGILLEAREN ESANA

Lurperatzera zeramaten gizon bat.

Ilda zegoala uzte zuten guziak, bañan bide erdian piztu egin zan.Jaikirik esan zion lurperatzera zijoanari:

- Aizak, nora neramak?

- Nora eramango aut ba; iltegira!

- Iltegira? Ilda al naok ba?

- Noski, sendagilleak ala esan dik beintzat!...

BERDIN IZANGO DA...

- Andre Martiña.

- Zer dek?

- Amak esan dit gaztañak erre bear dituala ta danboliña emateko.

- Esan akiok amari, danboliña konpontzera eraman degula bañan nai ba'du bialduko diotela Bartolo'ren filarmonika.

JAKITERIK EZ

- Neska, zenbat denbora da eper aur prejitu dezutela?

- Ez dakit, jauna dio ostatuko neskameak lau egun bakarrik dira ni etxe ontara etorri nintzala.

ETXEKOAK NAI EZ!

- Eta zergatik ez ziñan ba Maritxu'rekin ezkondu?

- Bere etxekoak iñola ere nai etzutelako.- Ta Maritxu'k berak ezer zion ba'da? - Ezetz arek ere... Etxekoa ezan eta!...